2010/10/17
235 BEGIRADA / 235 MIRADAS
20:55 | Publicado por
Argia Ikastola |
Editar entrada
235 BEGIRADA Argia Ikastolako 3-16 urte bitarteko ikasleen hausnarketa da. Ikasleek argazkiekin eta bideoekin burututako lan honetan, Argia Ikastolako komunitatearen azterketa sakona egin dute, guretzat ezezaguna den ikuspegi batetatik: beraien ikuspegitik.
Ikasleen 235 begiradek ez dute guk ikusitakoa ikusten. Askatasun osoz, diskurtso eta ikuspegi ofizialetatik at, benetako ikastolaren objektu zein lagunen aukeraketa egin dute. Beraien ikastola da, eta horrek ezagutzea merezi du.
Proiektu hau komunikatzeko konpetentzia garatzeko helburuarekin burutu da, eta horretarako, egunerokotasunean erabiltzen ditugun hiru hizkuntzak erabili dira. 235 BEGIRADA proiektuan 25. urteurrena aitzakiatzat hartuz, Argia Ikastolako komunitate osoak parte hartu du.
Sus 235 miradas nunca ven lo que nosotros vemos. Dotadas de total libertad, han elegido objetos y personas sorprendentes para construir una ikastola tan real, como alejada de los discursos y miradas oficiales. Se trata de su ikastola y merece la pena conocerla.
Realizado en los tres idiomas que utilizamos habitualmente y con el objetivo de desarrollar la competencia comunicativa de alumnos y alumnas, 235 MIRADAS es un trabajo en el que se ha implicado toda la comunidad educativa de Argia Ikastola y que ve la luz con motivo de su 25 Aniversario.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

0 iritziak:
Publicar un comentario